Mostrando entradas con la etiqueta Che. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Che. Mostrar todas las entradas

miércoles, 9 de octubre de 2013

''CHE nor izan zen?'' liburuxka, komandante gerrilariari buruzko hainbat idazkien bilduma (Donostiako Eskola Gorria)

Ernesto Che Guevararen (1928-1967) hilketaren 46. urteurrenean, gaur arratsaldean Donostiako Eskola Gorriak antolatutako Nor izan zen? jardunaldian komandate gerrilariari buruz eztabaidatzeko prestatu duen liburuxka blogean argitaratzen dugu, hainbat idazki biltzen dituena (jarraian aurkibidea eskeintzen dizuegu, textuen jatorrizko webguneetako estekekin; hala ere, liburuxka pdf formatu digitalean nahi duenak garkolektiboa@gmail.com gure helbidera eskatu dezake):




CHE
nor izan zen?


"Prefiero morir de pie que vivir arrodillado"


aurkibidea

-Crear muchos Vietnam

  Guevara, Ernesto: Crear dos, tres... muchos Vietnam (1967)

-Estratega de proyecciones mundiales
  Peredo, Inti: Mi campaña con el Che -capítulo II (Bolivia: país de vanguardia) (1969)

-Estudiante de El Capital
  Kohan, Nestor: Che Guevara, lector de El Capital (2003)

-Aventurista de izquierda

 Hoxha, Enver: El puño de los comunistas marxista-leninistas debe también golpearenérgicamente el aventurerismo de izquierda, como engendro delrevisionismo moderno (1968)



2013ko urria,
Donostiako Eskola Gorria

jueves, 3 de octubre de 2013

''CHE, un hombre nuevo'' (YouTube)

Bere hilketaren urteurrenean, Donostiako Eskola Gorriak prestatutako jardunaldian (Nor izan zen?), Ernesto Che Guevarari buruzko hurrengo dokumentala ikusiko da, komandante gerrilaria benetan ezagutzeko eztabaidari hasiera emateko:


CHE, un hombre nuevo


Tristan Baueren zuzendaritzapean

Universidad Nacional del Gral. San Martín eta INCAA (estatu argentinarra),
Centro de estudios Che Guevara eta ICAIC (Kuba),
eta Golem-ek (estatu espainola) koproduzitua
TVEren partaidetzarekin

(iraupena: 132')

miércoles, 2 de octubre de 2013

''Nor izan zen (Che)?'' (Donostiako Eskola Gorria)

Antiguoko gaztetxeko gazteriak berreskuratu nahi izan du iaz guk martxan jarri genuen Donostiako Eskola Gorria, formakuntza eta eztabaida iraultzailerako bilgune herritar eta euskalduna, asanbleario eta autogestionatua. Eta kurtso berriari hasiera emateko saiorako, Ernesto Che Guevara komandante gerrilariaren inguruan mintzatu nahi dute, bere hilketaren urteurrena dela eta:


Nor izan zen?

dokumentalaren emanaldia eta eztabaida

Antiguoko gaztetxean,

urriaren 9an, 18:00etan


Bertan ere, DEGk prestatutako CHE, nor izan zen? liburuxka eskuragarri egongo da, zeinetan komandante gerrilariari buruzko hainbat idazki jasotzen diren, komunista iraultzaile hau hobe ezagutzen saiatzeko.

Animatu, etorri eta eztabaidatu!



Donostiako Eskola Gorria