LENIN GAUR ETA HEMEN ekimena, militante komunista iraultzaile honen heriotzaren 90. urteurrenean, bere ekarpen teorikoak eta bere praktikaren eredugarritasuna gure Euskal Herrian duen gaurkotasunaren eztabaida pizteko abiatu da. Bere bultzatzaileen artean Fermintxo Santxez Agurruza (preso ohi iraultzaile euskalduna eta Euskal Iraultza Sozialista blogaren arduraduna), Henrique Galartza (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia irakaslea eta idazlea) eta Hedoi Etxarte (idazlea, musikaria eta La Hormiga Atómica kolektiboko kidea) ditugu. Ekimen honek hurrengo mintegiak antolatuko ditu:
-IRUÑEA: Katakrak (La Hormiga Atómicaren lokal berria - Kale Nagusia 54)
Otsailaren 1ean (larunbata), (14:00etan bazkaria) 15:30etan.
Ekimenaren aipatutako bultzatzaileekin.
-DONOSTIA: Txantxarreka (Antiguoko gaztetxea - Heriz pasealekua 22)
Otsailaren 13an (osteguna), 18:00etan.
Iruñeko deialdiari buruzko informazio gehiago Euskal Iraultza Sozialista blogeko Teoria Iraultzailea Iruñean: solasaldia eta mintegia sarreran aurkitu dezakezue, Lenin bizitzaren kronologia eta oinarrizko bibliografiarekin batera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario