Páginas

martes, 22 de octubre de 2013

''Historia de la clase obrera irlandesa'' (Peter Berresford Ellis)

Irlandar langileria eta bere askapen borroka jardunaldietako informazioa (II)


-Aurkeztuko den liburua: Historia de la clase obrera irlandesa (Peter Berresford Ellis)

AIPATU BEHARRA DAGO AURKEZPEN GUZTIETAN LIBURUA ESKURAGARRI EGONGO DELA

17 EUROTAN

Historia de la Clase Obrera Irlandesa Peter Berresford Ellisek idatzitako History of the Irish Working Class obraren itzulpena da, Hiru argitaletxearen erronka. Liburua Iker Herediak itzuli du modu bolondresean, obra gustuko izan zuelako eta bere esanetan horrelako materiala gaian interesa duenarentzat ahalik eta eskuragarrien egotea ez delako gauza batere txarra. Liburuan Keltiar klanen garaiak, lur sail handien ustiakuntzak antolaketa komunalarengan eragin zuen kaltea, Ingalaterraren inbasioak eta erresistentzia gudak, erlijio katoliko eta protestanteak historian zehar bete izan duten papera, terrateniente arrotz haundien aurkako Irlandako nekazal munduaren altxamendu eta antolaketa, lehenengo nazio askapenerako erakunde herrikoiak, Marx eta Engelsek eurekin izandako harremana, Dublingo Lock-out ospetsuan langileriak erakutsitako adorea, 1916ko altxamendua, Independentzia guda, II mundu gerran Irlandak izandako jarrera, Long Keshen 1981ean preso politikoek burututako gose greba… mende askoren zehar igarotako pasarteak biltzen dituen obra da hau, 525 orrietan kate oso baten katebegi ezberdinak lotzeari ekingo dion orri-meta. Ezaugarri komun batekin: langile eta herri xehearen masak dira protagonismo osoa dutenak hasieratik amaitu arte. Eurak eta eurek sortutako erakunde eta borroka eta altxamendurako adierazpen ezberdinak. Wolfe Tone, James Connolly, Markievicz kontesa, Jim Larkin, Bernadette Devlin, Bobby Sands,… bezalakoen biografiak eta historian bete izandako papera aipatzen da liburuan, askotan euren testu historiko eta garrantzitsuenen aipamen zuzenekin. Irakurketa zein kontsultarako erabili daitekeen ezinbesteko obra hau, Irlandako Mugimendu Sozialista Errepublikarraren formakuntza politikorako erreferentzia dela esan beharra dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario