Páginas

jueves, 28 de febrero de 2013

Iruñeko Stalini buruzko eztabaidaren kronika

Iruñeko ''Siberia ala Leningrad?'' eztabaidaren kronika
Stalinen heriotzaren 60. urteurreneko jardunaldietan

      Stalinen inguruan munduan, komunismoaz Euskal Herrian, euskaraz Iruñean... interes handia eskatzen zuen deialdi zaila zen napar hiriburuan antolatutakoa, ''Siberia ala Leningrad?'' eztabaida berez, Ignazio Aiestaran (Filosofiako irakaslea eta idazlea), Fermintxo Santxez Agurruza (preso ohia eta Euskal Iraultza Sozialistaren blogeko arduraduna) eta Ekaitz Zabalza Gaztelu (idazlea eta ESI taldeko arduraduna) gonbidatu bezala zituelarik; 'La Hormiga Atómica' liburudendan, arratsaldeko seietan.
      Bertaratze murritza ikusita, eztabaida formala alde batera utzi eta solasaldi lasai bat hasi zen, non Stalin eta Sobietar Batasunaz aparte, Filosofiaz, inperialismoaren neurri kontrairaultzaile berrietaz, krisi ekomiko sakonaz… eta gaur egungo borroka iraultzailearen koherentziaz mintzatu ginen.

      Laster arte Iruñea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario