Editoriala
Urte berri gorri on!
Hasten dugun 2013ko urte berri honek, Euskal Herriko iraultzaileontzat garrantzi izugarria izango du.
Mundu
mailan sofritzen den krisi kapitalistaren zorroztasunaz aparte, zeinak
askoren kontzientzia esnatuko duen (eta, dagoeneko, ari da), Estatuaren
erantzun errepresiboaz 'lagunduta' ere; Europako militantzia
eredugarriena zuen Ezker Abertzalearen aldaketa estrategikoaren
erabateko burutzea daukagu.
Mitchell
printzipioen
onarpena, Estatuko instituzioetan integratzeko sigla berriak (Bildu,
Amaiur, EH Bildu), ETAren jarduera armatuaren behin betiko amaiera
eta tartean antolakunde iraultzaileen desagerpena (Ekin, Askatasuna,
Segi)… bitartean estrategia politiko berriak eskatzen duen
diskurtso aldaketa (erabat likidazionista, noski) eta errepresio
''selektibo'' batek gaur egungo egoerara ekarri gaitu, 2013an
aurkitzen duguna.
Urte
berri honetan, oraingo Ezker Abertzalea diseinatu duen 'ezkutuko
zuzendaritza' horrek bi 'ultimatum' bidaltzen dizkio Euskal Herri
Langileari, eta batez ere, bere militantziari: Sortu alderdia
eraikiko duen ''eztabaida'' eta gazte antolakunde berri bat
''eratuko'' duen gazte zukgua deritzon prozesua. Bi hauen
bukaera, 'ezkutuko zuzendaritza' horren benetako asmoak (orain arte
asko disimulatu ez badituzte ere, Herriaren borondate onezko
itxaropena irabazi dutenak) argituko ditu, bere militantzia eta
Euskal Herri Langilea erabaki garrantzitsu bat hartzeko konpromezu
handi batean jarriz: sisteman integratzea onartzea, inperialismoak
''zor digun'' Estatu Libre baten esperoan; edo Euskal Iraultza
Sozialistarengatik borrokan segitzea, gure aitzindariak bezala.
Hiru
urte daramagu estrategia aldaketa honen hasieratik, estrategia
politiko-militarraren ukazioa eta likidazionismo kontrairaultzailea
ekarri duena, 1936tik datorren Euskal Herri Langilearen borrokarekin
bukatu nahian, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua krisi larri
batean murgilduz. Zentsurak, presioak, kanporaketak... eta hainbat
trikimailu gehiago 'goitik' erabili badira ere, Ezker Abertzaleko
sektore handi batek honekin ados dagoelaz konstziente izan behar
gara, gaurko egoera ikusita. Sortu eta gazte zukguaren
prozesuak, 'ultimatumak', bananduko du Euskal Herri Langilea,
erreformista eta iraultzaileen artean; borondate onezko 'inozorik' ez
dago onartzerik. Prozesu hauen ondoren, erreformismo eta
likidazionismoa bere osotasunean agerikoak izango direnean, ezingo
dugu 'ezkutuko zuzendaritza' eta bere trikimailuez hitz egiten
jarraitu, baizik eta Ezker Abertzale Berriaz, bere osotasunean, bere
zuzendaritza eta oinarriko militantzia barne.
Oraingo
Ezker Abertzaleak hutsune handi bat utzi du iraultzaileontzat,
umezurtz utzi nahi izan du Euskal Iraultza Sozialista, zeinengatik
Argala bezala, askok bere bizia eman duten, eta are gehiago, Estatu
espainiar eta frantsesaren tortura, espetxeratzea, erbesteratzea...
Iraultzaileok zeozer daukagu esateko, eta batez ere, lan egiteko.
Gora
Euskal Iraultza Sozialista!
No hay comentarios:
Publicar un comentario