Páginas

miércoles, 23 de enero de 2013

Fermintxo Santxez Agurruza (Euskal Iraultza Sozialista) Stalinen 60. urteurreneko jardunaldietan

Euskal Iraultza Sozialistatik hartuta


STALIN:

IRAULTZA KOMUNISTAREN IKARA
ETA INPERIALISMOAREN TERRORISMO MATERIAL ETA INTELEKTUALA (1)

"Komunistek duingabetzat jotzen dute beren ideia eta asmoak ezkutatzea. Ageriki aldarrikatzen dute beren helburuak, orain arteko ordena sozial osoa biolentziaz irauliz bakarrik lor daitekeela. Ikara bitez klase menderatzaileak Iraultza Komunistaren aurrean. Proletarioek beren kateak baizik ez dituzte galtzeko. Mundu bat dute irabazteko . 

HERRIALDE GUZTIETAKO PROLETARIOAK, 
ELKAR  ZAITEZTE! "

Karl Marx, Friedrich Engels. Alderdi Komunistaren Manifestua.
Londres, 1848ko otsailaren 21ean


Aurten, martxoaren 5ean, hain zuzen ere, Iósif Vissariónovich Dzhugashvili STALINen heriotzaren 60. urteurrena izanen da. Une egokia da Stalini buruzko eztabaida berriz ireki eta zabaltzeko, azken 30 urteetako gertaeren argitan: Sobiet Batasunaren kolapsoa eta kontrairaultza kapitalista, Europa ekialdeko Herri demokrazien amiltzea eta OTANen mendeko estatu sateliteen sortzea, Yugoslaviako gerra zibil nazionalistak eta Serbiaren aurkako eraso inperialista, Txinaren eboluzioa kapitalismorantz,  Inperialismoaren ofentsiba politiko-militar globala (Panama, Granada, Irak, Afganistan, Somalia, Sudan, Libano, Palestina, Libia, Siria, Mali...) Kapitalismo finantziero globalaren krisi larria... Praxi Iraultzailearen Filosofia da ene pentsamoldea, Teoria Iraultzaile Komunista, hain zuzen ere, eta 1983tik honat gertatutako guztiak argi bereziz eta sakonagoaz azaltzen du Stalinek egindako gauza asko eta asko, bere garaian bat ere ulertzen ez nituenak...

ESI taldeko lagun, adiskide eta burkideek eskatu didate haiek antolatzen ari diren Stalini buruzko jardunaldi batzuetan parte hartzeko, ene esperientzia pertsonala, balorazioa eta gogoetak plazaratuz, eta bistan da, gogoz eta pozik onartu dut haien eskaria. Hitzaldi bat izanen da, Euskaraz, jakina, Iruñean. Momentuz, bederen, hori da eskatu didatena

Lehenik eta behin erran behar dut urte luzez antistalinista izan naizela, eta betidanik identifikatu izan naizela Alderdi Boltxebikearen baitan "Langile Oposizioa" deitu zèn taldearekin. Leninek "anarkosindikalistak" bezala salatu zituen gogorki 1921ean. Alexandra Kollontai eta Alexander Shliapnikov izan ziren talde komunista iraultzaile horretako kiderik ezagunenak. Jakina eta ezaguna da nire posizionamendua Askagintzaren Teologiaren baitan, fededun komunista gisa. Stalinen marxismo-leninismotik, beraz, ez naiz sekulan oso hurbil izan, eta beti izan dut begirada arras kritikoa, eta maiz askotan, erabat aurkakoa. Bainan ez naiz inoiz trostkista izan, 1921eko polemika hartan, Alderdi Boltxebikearen X. Kongresuan, sindikatuei buruzko eztabaida hartan, Leon Davidovich Bronstein, Trotski, eskuin muturrean kokatu baitzen (Bukharinekin batera!), sindikatuen militarizazioa eskatu zuelakotz. Lenin eta Stalin, aldiz, jarrera moderatuagoa erakutsi zuten.  Hori bai, Alderdi Boltxebikearen baitako ezkerreko oposizio guztien alde izan naiz urte luzez, eta beraz, Trotski eta iraultza iraunkorraren teoria estimatu izan ditut. 

Behin baino gehiagotan aipatu izan dut hogeita hamar urte baino gehiago daramadala Marx, Engels, Lenin, Stalin, Trotski, Mao, Che eta gainontzeko marxista eta komunista iraultzaileen idazkiak irakurtzen eta estudiatzen. Eta aitortzen dut oraindik aunitz dudala ikasteko. Eta nola! Blog honetan prozesu honen berri eman nahi dut, zuekin konpartitzeko, kritikatua izateko eta denon arteko eztabaidaz ikasteko.

ESI taldeko lagunekin etengabeko eztabaida eta solasaldi zorrotzean, Stalini buruz eta berak 1922-1953 urteetan gidatutako Sobiet Batasuneko Alderdi Komunista Boltxebikearen ildo politikoari buruz nuèn iritzia aldatzen hasi da azken hilabeteotan. Sakondu, ñabartu eta osatu da. Horretarako, ESI taldeko adiskideekin izandako polemika sutsu eta zorrotzez gain, liburu batzuk ere izan dira mugarri, irakurtzea biziki gomendatzen dizkizuedanak: 

 

- Ludo Martens, "Otra mirada sobre Stalin". Kimetz liburuak, 2008.

 

- Domenico Losurdo, "STALIN. Historia y crítica de una leyenda
  negra. El Viejo Topo. 2011.

 

- Antonio Fernández Ortiz, "VE Y LUCHA. Stalin a través de su
  círculo cercano. El Viejo Topo. 2012.

 

- Ian Grey. Stalin. Biografia. Salvat. 1979.


Hurrengo lerrootan, jardunaldian azalduko dudana aurreratuko dut, eztabaida eragin nahian. Eztabaida sakon eta zorrotza, formetan adeitsua eta funtsean gupidagabea da gaur egun euskal iraultzaileok behar duguna. Eta ez Euskal Herriko egoerari buruz bakarrik, baizik eta teoria iraultzaileari buruzko gai eta alor guztiei buruz ere. Hil ala biziko kontua da hau guretako!

 
   
Ernestoren lore sorta

Komunista iraultzaile gisa, ene erreferentzia nagusiak, jakina, Marx, Engels eta Lenin dira. Baina bada bertze militante bat ene bizitzan eta pentsamoldean pisu handiagoa duena: Ernesto Guevara De la Serna, CHE. Che Guevara da ene gidari intelektual gorena Iraultza Komunistari dagokionez. Ez bakarrik erreferentzia etiko eta sentimentala, hori ere bai, bistan da! Bainan haratago joanda, CHE izan da, LENINekin batera, ene ustez, XX. mendeko teoriko komunista iraultzailerik handiena.

Urte luzez, ene formazio politikoan sakonki errotutako antistalinismo horrek CHEren benetako jarrera politikoa lausotu dit. Prefosta, lainotze eta inorantzia hori ez da ene kontu pertsonala bakarrik izan, Inperialismoak eta bere morroiek ongi antolatutako toxikazio ideologikoaren operazio baten baitan ulertu behar da.

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgn17K4BgvRLQUlBv6jaXmjcoNPHhwfPztnIl4kb63_IGnltLFzLNPcyr9DTp3Wl8tYz22COCzl8iY6BfYcSqLJJv05jPne-GzRFANCkKO6rwEObJt1GpTCONgJFRyJBekUmLlYTBb-LiY/s1600/che_guevara_fidel_castro.jpgCHE ez zen antistalinista inondik ere, alderantziz, STALINen defentsa egin izan zuen beti. Batzutan gogor eta sutsuki, bertze batzuetan kritikoago, baina beti ere Inperialismoaren terrorisko inteletualari aurre egiten buruz buru, Sozialiamo eta Komunismoaren defentsan, eta ondorioz, Stalinen defentsan ere. CHE marxista-leninista izan zen, nortasun haundiko teoriko eta ekintzaile komunista iraultzailea, dogmarik eta burgesiaren terrorismo intelektuala onartzen ez zuena, eta ondorioz, Marx, Engels eta Leninez gain, Stalin eta  Mao sakonki eta arretaz estudiatu zituen. Jakina, Trotski, Preobazhenski eta bertze teoriko asko ere irakurri zituen. Bainan ez zituen maila berean jartzen, geroago ikusiko dugun bezala.

CHE STALINen alde agertu zen  behin eta berriz, eta horri buruzko datuak badira. Datuak, datak eta dokumentuak. Nik datu horiek banekizkien, ezagutzen nituen, bainan ez nien garrantzirik ematen. Aitortzen dut, bai, toxikazio operazio horrek bete-betean harrapatu ninduela. Zentzu honetan, idazki hau autokritikoa da. Egiari bizia zor!

1960ko azaroan Moskun, CHEk lore sorta bat ezarri nahi zuen STALINen hilobian. Kubako enbaxadore zèn Faure Chamón eskandalizatuta zegoen eta beldurtuta, Khrustxeven garaiak baitziren, eta Stalin omentzea gaizki ikusita baitzegoen Sobiet Batsunean. Hala ere, CHE oso burugogorra zen eta lore sorta ipini zuen Stalinen hilobian. Geroago, praxiak erakutsi zuen nor eta nolakoa zen Nikita Khrustxev, bai Sobiet Batsuneko Alderdi Komunistan, nola Kubarekiko harremanetan ere.

Datu hau hona liburu honetan agertzen da:  CASTAÑEDA, Jorge. "La Vida en Rojo. Una biografía del Che Guevara". Editorial Alfaguara. México, 1997.  231. orrialdean. Datu garrantsitsu hau ez dut aurkitu bertze bi biografietan: TAIBO, Paco Ignacio II. "Ernesto Guevara conocido cmo el CHE. Planeta. Barcelona, 2007. ANDERSON, Jon Lee. Che Guevara. Una vida revolucionaria. Anagrama. Barcelona. 2006. Esanguratsua eta deigarria ezta?

Baina CHE oso goiz hasi zen Stalin irakurtzen eta estudiatzen. 1950 aldean jadanik, Leninen diskurtsoak eta ere biografia batekin batera, Stalin ere irakurtzen hasia zen, baita  Manifestu Komunista ere, Jack London idazle iraultzailea, Karl Marxen Kapitala...

Geroago, bere familiari bidalitako gutun bat honela sinatu zuen: Stalin II. Nik hori irakurria nuen aspaldian, baina broma bat zela iruditu zitzaidan. Oker nengoen, CHE, erdi txantxetan, oso seriotan ari zen: Stalinekin identifikatzen zen eta bere defentsa betea egiten zuen.

 1953an, Stalin hil zèn urteko abenduaren 10ean, Costa Ricako San José hiriburutik bere izeba Beatrizi Buenos Airesera bidalitako gutun batean, Guatemalarako bidean zela, honako hau idatzi zuen:  “Tuve oportunidad de pasar por los dominios de la United Fruit. convenciéndome una vez más de lo terribels que son estos pulpos capitalistas. He jurado ante una estampa del viejo y querido camarada Stalin, no descansar hasta ver aniquilados etsos pulpos. En Guatemala voy a perfeccionarme a fin de lograr ser un auténtico revolucionario” .

1955eko abenduan, Mexikon zegoela, Fidel, Raul eta gainontzekoekin abiatzeko puntuan, CHE errusiera ikasten hasten da, Marxen Kapitala berriz aztertzen du, ekonomia ikasten du, eta jakina, Lenin eta Stalin estudiatzen ditu. 1956ko ekainaren 21ean polizia mexikarrek atxilotzen dutenean, poliziaren aurrean deklaratzen duen bakarra bera marxista-leninista dela.

Horrelako hamaika mila datu daude, baina seguraski garrantzitsuena, 1965ko abenduaren 4an Tanzaniako hiriburua den Dar as Salaam-etik Aremando Hart Dávalos bidali ziòn gutuna da.  Bertan Kuban garatu beharreko ikasketa filosofikoen plangintza bat proposatzen dio. Bere garrantziarengatik, pasarte luzeak aipatuko ditugu, jatorrizko hizkuntzan:

"En este largo período de vacaciones le metí la nariz a la filosofía, cosa que hace tiempo pensaba hacer. Me encontré con la primera dificultad: en Cuba no hay nada publicado, si excluimos los ladrillos soviéticos que tienen el inconveniente de no dejarte pensar; ya que el partido lo hizo por ti y tú debes digerir. Como método, es lo más antimarxista, pero además suelen ser muy malos. La segunda, y no menos importante, fue mi desconocimiento del lenguaje filosófico (he luchado duramente con el maestro Hegel y en el primer round me dio dos caídas). Por eso hice un plan de estudio para mí que, creo, puede ser estudiado y mejorado mucho para constituir la base de una verdadera escuela de pensamiento; ya hemos hecho mucho, pero algún día tendremos también que pensar. El plan mío es de lecturas, naturalmente, pero puede adaptarse a publicaciones serias de la editora política.

Si le das un vistazo a sus publicaciones podrás ver la profusión de autores soviéticos y franceses que tiene.

Esto se debe a comodidad en la obtención de traducciones y a seguidismo ideológico. Así no se dá cultura marxista al pueblo, a lo más, divulgación marxista, lo que es necesario, si la divulgación es buena (no es este el caso), pero insuficiente. "


Jakina, zati hau oso ezaguna da, Inperialismoari eta bere morroiei interesatzen zaielakotz, CHEren antidogmatismo iraultzailea, abilki manipulatua, antistalinismo bezala aukezten hal baita. Baina CHEk kritikatzen duena ez da STALIN, Sobiet Batasuneko burkorata errebisonistak baizik, geroago ikusiko dugunez.

"Mi plan es este, cada serie tiene independencia con respecto a la otra y se podría desarrollar así: :

I. Clásicos filosóficos:
se toman los clásicos conocidos ya traducidos al español, agregándose un estudio preliminar serio de un filósofo, marxista si es posible, y un amplio vocabulario explicativo. Simultáneamente, se publica un diccionario de términos filosóficos y alguna historia de la filosofía. Tal vez pudiera ser Dennyk [Guevara se refiere a Dinnyk que dirigió una historia de la filosofía en cinco tomos] y la de Hegel. La publicación podría seguir cierto orden cronológico selectivo, vale decir, comenzar por un libro o dos de los más grandes pensadores y desarrollar la serie hasta acabarla en la época moderna, retornando al pasado con otros filósofos menos importantes y aumentando volúmenes de los más representativos, etc. 

II. Grandes dialécticos y materialistas:
aquí se puede seguir el mismo método general, haciendo recopilaciones de algunos antiguos (Hace tiempo leí un estudio en que estaban Demócrito, Heráclito y Leucipo, hecho en la Argentina). 

III. Filósofos modernos :
Aquí se publicarían los más representativos filósofos modernos, acompañados de estudios serios y minuciosos de gente entendida (no tiene que ser cubana) con la correspondiente crítica cuando representen los puntos de vista idealistas. 

IV. Clásicos de la Economía y precursores:

 
V. Marx y el pensamiento marxista: 
Se está realizando ya, pero sin orden ninguno y faltan obras fundamentales de Marx. Aquí sería necesario publicar las obras completas de Marx y Engels, Lenin, Stalin [subrayado por el Che en el original] y otros grandes marxistas. Nadie ha leído nada de Rosa Luxemburgo, por ejemplo, quien tiene errores en su crítica de Marx (tomo III) pero murió asesinada, y el instinto del imperialismo es superior al nuestro en estos aspectos. Faltan también pensadores marxistas que luego se salieron del carril, como Kautsky y Hilfering (no se escribe así) [el Che hace referencia al marxista austríaco Rudolf Hilferding] que hicieron aportes y muchos marxistas contemporáneos, no totalmente escolásticos.
 
VI. Construcción socialista :
Libros que traten de problemas concretos, no sólo de los actuales gobernantes, sino del pasado, haciendo averiguaciones serias sobre los aportes de filósofos y, sobre todo, economistas o estadistas.


VII. Heterodoxos y Capitalistas :
Aquí vendrían los grandes revisionistas (si quieren pueden poner a Jruschov), bien analizados, más profundamente que ninguno, y debía estar tu amigo Trotsky, que existió y escribió, según parece. Además, grandes teóricos del capitalismo como Marshal, Keynes, Schumpeter, etc. También analizados a fondo con la explicación de los porqué.

VIII. Polémicas :
Como su nombre lo indica, éste es el más polémico, pero el pensamiento marxista avanzó así. Proudhon escribió Filosofía de la miseria y se sabe que existe por la Miseria de la filosofía. Una edición crítica puede ayudar a comprender la época y el propio desarrollo de Marx, que no estaba completo aún. Están Robertus y Dürhing en esa época y luego los revisionistas y los grandes polémicos del año 20 en la URSS, quizás los más importantes para nosotros."


Uste dut argi gelditu dela: CHE marxista-leninista zen, errebisionisnoaren aurka zegoen, erabat eta zeharo, Stalin defenditzen zuen, marxista eta iraultzaile handitzat jotzen zuen, Marx, Engels eta Leninen parean, eta Trostki errebiosnistatzat jotzen zuen. Bainan irakurri beharrekoa, berak Boliviako gerrilan egin zuen bezala.

Ni, Inperialismoaren terrorismo inteletualaren aurka borroka egin nahi dut, eta Stalinen aurka burgesiak metatu duen zabor eta kaka meta ahalik eta gehien garbitu. Ez Stalinen adoarazioan jausteko, baizik eta XXI. mendean Iraultza Sozialista egiteko, hemen, Euskal Herrian, CHEren ildotik eta bidetik.

Eta CHEren bidean eta ildoan, nik ere lore sorta bat utzi nahi dut Stalinen hilobian...

Polemika zabal-zabalik dago! Animatu eta kritikatu kritikatu beharreko guztia! Laster arte!

1 comentario: