Bizargorriren txokoa
Nafarroaren konkista eta Euskal Herri Langilea
Azkenaldi honetan Nafarroako konkistaren 500. urteurrena oroitzen ari gara. Oroitu diogu, eta ez “ospatu”, zeren euskaldunok ez dugu deus ere ospatu behar eta bai saminez eta harrotasunez gogoratu.
Bainan ekitaldi gehienetan ikuspegi oso abertzale eta nazionalista nagusitu da, Nafarroa Espainiaren aurka. Eta hori egokia bada ere, orduan hala gertatu baitzen, uste dugu komunista iraultzaile garen heinean bestelako ikusmoldea aldarrikatu behar dugula: klaseen arteko borrokarena, Euskal Herri Langilearena, hain zuzen ere.
XVI. mendeko Nafarroa ez zen paradisu ekosozialista bat, gizarte feudala zen, hau da klaseetan banatutako sozietate ptriarkala. Klase borroka zegoen Nafarroako Erresuman, jaikina, baziren zapaltzaileak eta zapalduak, errege-erregin esplotatzaileak eta noblezia xurgatzailea, nekazari eta laborari pobreak, esku langileak, ofizialeak, artzainak, emazteki langileak…
Jakina, honek ez du inolaz ere esan nahi konkista “neutrala” izan zela Euskal Herri Langilearendako, eta berezikiago Nafarroako Erresumako Herri Langilearendako. Katastrofe bat izan zen Espainiaren konkista Euskal Herri Langilearendako, bai lehendik okupatutako eta konkistatutako lurraldeetan (Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi, Zuberoa, Errioxa …) nola orduantxe Inperio espainolaren hatzaparretan erori zirèn eskualdeetan ere. Nazio euskaldun baten aukera zapuztu zen orduan, nahiz eta Nafarroako Erresuma jadanik estatu zipaioa izan, hau da Estatu Baskoa, erdarez (nafar erromantzea, gaztelera, gaskoiera, latina) funtziontazen zèn egituta politiko klasista.
Gaur izen zerrenda bat ekarri nahi dugu honat. 1523ko abenduaren 15ean, Amaiurko gaztelua erori ondoren, Karlos Enperadorea, I. Gaztelakoa eta V,. Alemaniakoa, Iruñean izan zen, Nafarroa konkistatu berrian bere legitimitatea erdietsi nahian, Nafarroako Karlos IV. errege gisa. Horretarako barkamen bat aldarrikatu zuen agaramontes damutuendako, hau da, Nafarroako konkistaren egokitasuna eta Enperadorearen zilegitasuna onartzeko prest zeudèn independentista nafar guztiendako. Aunitzek eman zuten amore orduan.
Baina denak ez ziren damutu, guztiek ez zuten amore eman. Zerrenda bat agertzen da, barkamen horretaik kanpo geratu zirèn nafarrekin. Haien artean asko eta asko klase zapaltzaileetako kideak dira: nobleak, elizgizonak, funtzionarioak, lurjabeak…
Guri interesatzen zaiguna da zerrenda honetan langile eta nekazariak ere agertzen direla, et ahorren bidez jakin izan dugu borroka heroiko horretan ez zirela aritu Nafarroako Erresumako elite zapaltzaileak bakarrik, Herri Langileak ere borroka egin zuela, eta gehien galdu zuena bera izan zela. Hona hemen XVI. mendeko Nafarroako langile eta nekazari horietariko batzuen izenak:
·
Lizarrako
Joan
de Urra,
nekazaria.
·
Iruñeko
Frantses
de Uñati,
zerbitzaria.
·
Iruñeko
Martin
de Arrarats,
okina.
·
Iruñeko
Pedro
de Usen,
eskularru egilea.
·
Iruñeko
Perkon
de Garro,
galtzerdigilea.
·
Iruñeko
Migel
de Portillo,
judua eta jostuna.
·
Erronkariko
Petritoko
Petri,
larrugina.
·
Zangozako
Pedro
del Rio,
ezkutaria.
·
Abartzuzako
Joan
de Azpilkueta,
ezkutaria.
GORA
EUSKAL HERRI LANGILEA!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario