Kultura
Musika
''Escribiendo con Ulrike Meinhof'' (P. Hasél)
Kontsekuentziaren
isladapen kulturala da oraingo honetan ekartzen zaituzteguna. Pablo Hasél
eta bere azken diska, Escribiendo
con Ulrike Meinhof,
aurtengo martxoan argitaratua izan da eta bertan Lleidako erraperoak,
hogei abestiren zehar, hainbat gai jorratzen ditu:
Pablo
Hasélek bere atxiloketa zein bere aurkako prozesu guztia nola bizi
izan zuen, 70. hamarkadetako Alemaniar Errepublika Demokratikoari
hainbat omenaldi, isrraeldarrak Palestinan eragiten duten
sarraskiaren lekuko bikain bat, bere aurka La
Sexta
telebista kateko kazetari batek botatakoei erantzuna... baina batez
ere rap munduan ibiltzen eta bustitzen ez direnei kritika da nagusi
bere lan bikain honetan, hainbat abesti hoiei zuzenduta daudelarik.
Diska
honetan abeslariak bere betiko estiloari jarraipena ematen dio, letra
zuzenekin, hitzaren bi zentzutan: justoak eta gauzen muinera
bideratuak. Mezua isladatzeko argitasuna ere bere ezaugarririk
garrantzitsuenen artean koka dezakegu, honek bere lan guztietan
somatu daitekelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario