Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)
Berbetan
Fermintxo Santxez Agurruza
Poxpolo
kutxa:
Aupa, Fermintxo! Lehendabizi, galdetu nahi dizugu nola bururatu
zitzaizun Euskal
Iraultza Sozialista
bloga abiatzea.
Fermintxo:
Lehenik eta behin neure burua aurkeztuko dut: Iruñean sortu nintzen
1964an. Euskal Nazio Askapen Mugimenduan 1984an sartu nintzen, Herri
Batasunean, zehazkiago. Hurrengo urtean KASen integratu nintzen, ASK
erakundean, hain zuzen. Eta 1992an ETAn. 1995ean atxilotu ninduten
Bretainian, eta 8 urtez preso eduki ninduten Estatu Frantsesean.
2003an frantsesek Espainiarat bidali ninduten, eta Madril inguruan
espainolek sei hilabetez atxiki ninduten gatibu. 2003az geroztik
kalean naiz.
P.K.:
Bale,
eta bloga?
F:
Espetxetik
atera eta asko kostatu zitzaidan Euskal Herriko egoeran berriz
kokatzea. Gauza aunitz ez zitzaizkidan koadratzen, bainan ez nekien
zehazki zer zen. 2006an egoera konprenitzen hasi nintzen.
Irakaskuntzako langilea izanik (Frantsesezko irakaslea naiz), LAB
sindikatuko kidea nintzen eta aurtengo ekainean ponentzia alternatibo
bat aurkeztu nuen Kongresuan. Zorigaitzez, LABeko zuzendaritzak eta
Nazio Biltzarrak zentsuratu zuten.
P.K.:
Bloga
zergatik sortu zenuen jakin nahi dugu …
F:
Ba
kontua da ene ekarpena zentsuratu zutelarik ez nekiela nora jo, eta
bururatu zitzaidan interneten bidez Ponentzia zabaltzea. Bi blogek
onartu zuten: “Euskal Herria Sozialista” eta “Borroka Garaia
Da!”. Honela sartu nintzen mundu horretan, ni informatikan aski
analfabetoa bainaiz.
Bi
blog hauek erdaldunak ziren, eta pentsatu nuen beharrezkoa zela blog
euskaldun bat sortzea Euskal Iraultza eta Errepublika Sozialistaren
alde. Honela sartu nintzen abentura honetan, duela hiru hilabete.
P.K.:
Urriaren
12an hitzaldi bat eginen duzu Donostian, azaldu ahal diguzu?
F:
“Euskal
Iraultza Sozialista” bloga eta ESI Taldea elkarlanean aritzen gara,
eta Urria Gorria ekimena elkarrekin bultzatzen dugu. Hitzaldian
Euskal Nazio Askapen Mugimenduan izan diren bihurgune eta krisi
estrategikoak jorratuko ditut: 1930tik, ANVren sorrera, 1959ra arte,
Eisenhower eta Francoren arteko besarkada, ENAMen abiatzea eta
lehendabiziko krisia. Bigarrena 1967tik, V: Biltzarra, 1970ra arte,
Burgosko auzia. Hirugarren bihurgunea 1974tik, mili eta polimien
arteko zatiketa, 1976ra arte, KASen sorrera. Eta azkenik, gaur egungo
krisi estrategiko sakona, 2009tik honat gertatzen ari dena.
P.K.:
Zehaztu
ahal duzu gehiago zein izango den hitzaldiaren edukia?
F:
Nire
planteamendua da Euskal Iraultza Sozialistaren historian lau krisi
eta bihurgune estrategiko izan ditugula, eta orain horietariko batean
garela, 1937an, 1959an, 1967an edota 1974an bezala, zeren eta oraingo
Ezker Abertzaleak Sistema kapitalista eta inperialistan integratzea
erabaki baitu. Ondorioz, euskaldun iraultzaileok alternatiba bat
eraiki behar dugu hurrengo urteetan, Euskal Iraultza Sozialista
likidatu nahi dutenen aurka. Horregatik sortu nuen bloga eta
horretarako eginen dut hitzaldia Donostian.
P.K.:
Oraingo
prozesuaren aurka kokatzen zara?
F:
Bai,
erabat. Oraingo Ezker Abertzaleko zuzendaritzak borroka armatuaz
gain, borroka iraultzaile guztiak likidatzea erabaki du, balizko
Estatu Baskoaren truke. Uste dute Inperialismo anglo-saxoi eta
sionistak (haiek “Nazioarteko Komunitatea” erraten diote)
lagunduko diela helburu hori erdiesten, “txintxo” portatzen
badira. Horregatik ari dira burgesia subiranistarekin elkartzen eta
aldi berean planteamendu sozialista iraultzaile guztiak suntsitzen.
P.K.:
ESI
taldea marxista-leninista da, eta zu?
F:
ESI
taldearekin sintonia ona dut eta elkarlanean ari gara. Haiek
marxista-leninistak dira, baina ni ez. Ni komunista iraultzailetzat
jotzen dut neure burua, eta fededuna izanik, nire erreferentziazko
marko teorikoa Askagintzaren Teologia da. Marx, Engels, Lenin eta
gainontzeko teoriko eta ekintzaile komunista guztiak aztertu eta
estudiatzen ditugu, jakina, baina gogoeta autonomoa dugu, haien
ateismoa onartzen ez dugulakotz. Materialismo Historiko eta
Dialektikoa biziki estimatu eta ikasten dugu, baina guk badugu geure
ildo filosofiko propioa, Materialismo Utopista deitzen duguna.
P.K.:
Planteamendu
hauekin ziur gara eztabaida bizia sortuko dela …
F:
Hala
espero dut nik ere! Krisi garaietan polemikek laguntzen dute aitzina
jotzen! Ni asmo horrekin joanen naiz Donostiara, ikastera eta
eztabaidatzera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario