Gudaroko Txoko Gorrian
Santi eta Josuren urteurrenean...
Permach, Mintegi and companyren lotsagabekeria
“Santi y Josu dieron su vida para abrir un escenario democrático y conseguir un proceso de solución y negociación política. De la misma manera la izquierda abertzale se compromete también públicamente a darlo todo para que el proceso llegue al final y en este país haya un cambio que nos lleve a la independencia y el socialismo.”
Honelako lotsagabekeriarekin hitz egin du Joseba Permachek Santi Brouard eta Josu Muguruzaren hilketen urteurrenean, oraintxe osatutako parlamentu baskoan Laura Mintegi and company lotsagabekeri berdinarekin HBko zuzendari hauen argazkiak erakusten zituzten bitartean.
Baita ere, goiz berberean Bilduko Juan Karlos Izagirre alkate donostiarra Aieten genuen, Lokarriko Paul Rios eta Tony Blairen gobernuan egondako Jonathan Powellekin batera, borroka armatua berriro agertuko ez dela bermatzeko.
Esku batekin atzoko iraultzaileei arrosak botatzen zaien bitartean, bestearekin azkeneko 80 urteetako herri borroka lurperatzen dute.
Oroimen-historikoari omen egiten badiogu (ez Iker Casanovaren errebisioaren antzera, baizik eta irakurketa iraultzailea eginez) gogoratu behar dugu nortzuk izan ziren Santi Brouard eta Josu Muguruza.
Santi, marxista-leninista lekeitiarra genuen (eta dugu, batzuk), euskararen maitale eta Herriaren defendatzaile. KASen abangoardia bezala egon zen HASI prosobietarraren sortzaile eta presidente izan zen, Estatuko mertzenarioek erail zuten arte. Baita ere, Telesforo Monzon eta beste batzuekin batera, Herri Batasuna sortu zuen, bere izenean Euskadi Berrin parlamentari gisa egon zelarik.
Josu, Egin egunkariko erredakote nagusi izan genuen, eta ETAko aparatu politikoaren buruzagia. Herri Batasunaren mahaikide izateaz gain, Madrilera parlamentari bezala joan zen, non tirokatu zuten beste kide batzuekin batera.
Denok daukagu bien hilketen berri, Felipe Gonzalezen gobernu GALosoari ''esker'', Estatu faxista honen mertzenario politiko haiek, lagun batzuk esaten duten bezala Francok hil aurretik ''atado, y bien atado'' utzi zuen Estatu hark, gaur egun arte ezer ez aldatu den Estatu hau.
Hala ere, parlamentarismoaren sirena kantuengandik miretsitak, ''los duros de los duros'' ziren Permach, Barrena etabarren goxotasunengandik lagunduta, Herriak oraindik ez du traizioaren kontzientzia hartu, borroka iraultzailearen likidazionismoa identifikatu. Baliteke Sorturen ''eztabaidan''... edo zukguaren ''prozesu demokratikoan''... egoera argiago ikustea.
Gaur egungo Ezker Abertzalearen zuzendaritza lotsagabeak bere erreformismoa justifikatzeko erabiltzen dituzten atzoko HBren Santik eta Josuk zer esango lukete, Euskadiko Ezkerraren likidazionismoaren testigantza zutenak?
Ekaitz Zabalza Gaztelu
2012/XI/20
No hay comentarios:
Publicar un comentario