Páginas

martes, 20 de noviembre de 2012

Azaroak 20 bezalako egun batean...

Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)


Dolmen

Azaroak 20 bezalako egun batean...

      Jose Antonio Primo de Rivera, Falange alderdi ilegalaren buru zena, II. Errepublika espainiarraren preso zegoen. 1936ko azaroak 20an, ekaineko Estatu kolpe militarraren porrotaren osteko enfrentamenduan murgildurik, gobernuak abokatu faxista hau exekutatu zuen. Badirudi Francok bera salbatzeko aukera anitz izan zituela, baina ez zitzaion komeni Primo de Rivera bezalako ideologo bat izatea, Falange bere xedeetatik aldendu ahal zuelako. Hala ere, publikoki, agintari faxista martir bihurtu zuen, bere heriotzaren eguna diktaduraren zehar garrantzi handikoa izanik.
      Hau dela eta, 1975ko azaroan Franco hilzorian zegoenean, bere ingurukoek beree bizitza (bere egoera kaskarrean) luzatu zioten Primo de Riveraren egun berean hiltzeko.
      Beraz, espainiar faxistentzako egun berezia da azaroak 20a, hain zuzen, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren aurka gogor jotzeko bitan erabili zutena.

      Azaroak 20 bezalako egun batean... bi mertzenario Bilboko pediatra baten kontsultan sartu eta hau tirokatu zuten.
      Mediku hori, Santi Brouard dugu, 1984an eraila.
      1919an sortutako lekeitiotarra, gazte zelarik Euskadiko frontean (1936-37) gudari bezala ibili zen, medikuntza ikasketak bukatuta zituelarik, ETAko militante zauritu bat lagundu ostean Iparraldera erbesteratu zen, non Argala bera ezagutuko zuen. Euskararen aldeko lan izugarria egiten zuen bitartean, 1977an lehen aldiz Euskal Herriko bi zonaldeetan zabaltzen zen alderdi bat sortu zuen: HASI (Herri Alderdi Sozialista Iraultzailea), marxista-leninista. Honen presidente izendatu zuten (hil arte izango zuen ardura), berarekin batera beti Txomin Ziluaga izango zuelarik, idazkari nagusi bezala.
      Erakunde hau Koordinadora Abertzale Sozialista (KAS) berrian barnean sartu zen, Santi eta Argalaren planteamenduetan oinarritu zen blokean.
      1978an, Herri Batasuna antolatu zen, honen sorketan aritu zena Telesforo Monzonekin batera, bere konfidantza osoa eskeintzen ziona, biak Mahai Nazionalaren kide izango zirelarik.
      Honen izenean, hainbatetan parlamentari gisa ibili zen (bai Euskadi bai Espainian), eta legegintzaldi batez, Bilboko alkateorde ere.
      Estatuak gogor jo behar duenean, badaki non egin behar duen. Argala, Pertur... objektibo argiak ziren, eta Santi Brouard, ideologikoki sendotuta zegoen eta praktikoki ENAMeko zuzendari bikaina zen ere.

      Azaroak 20 bezalako egun batean... Madrileko Alcala Hotelean, HBko hainbat buru hurrengo eguneko parlamenturako estrategiari buruz zebiltzaten, tirokatuak izan zirenean. Abertzaleetako bat, larri zauritua geratu zen, beste bat, berriz, erailtzea lortu zuten.
      Lehenengoa Iñaki Esnaola zen, abokatu gipuzkoarra eta HBko bozeramailea.
      Bigarrena, Josu Muguruza.
      1989ko urtea zen.
      31 urte lehenago Bilbon jaio zen. Deustun Pedagogia ikasten hasi bazen ere, bide hori utzi zuen Leioan Kazetaritzako ikasketak egiteko. Garai haietarako, euskara bazekien eta KASeko ASK herri mugimenduko militantea zen.
      1981an, bere neskalaguna zen Elena Bartolome atxilotu ostean, Josu Iparraldera erbesteratu zen, bere ikasketak bukatzear utziz. Hala ere, bere militantzia ez zen geldotu: Baionako AEKn euskara irakasten, Gure Irratian eta Egin egunkarian ibili zen, non geroago astero kronika bat idatziko zuen Zohardia ezizenarekin.
      1984Ko urtean, gobernuan zegoen PSOEk antolatutako GALen (Grupos Aniterroristas de Liberación) Estatu terrorismoa gogorki jotzen ari zenean, Josu erbesteratu euskaldunen batzordeen antolatzaileetariko bat izan zen.
      Bizitza publikoa egin ahal bazuen ere, 1987an Estatu frantsea atxilotu eta espainiarrari entregatu zuten, Donostian eta Madrilen torturatu ostean hainbat espetxetara bidaliko zutelarik. Hilabete batzuk geroago aterako zen.
      Jadanik bere emaztea zen Elenarekin batera Gasteizen finkatu eta HBren Mahai Nazionaleko kide bihurtu zen, formakuntzarako arduraduna bezala. Honen bitartean, KASeko zuzendaritzan ibili zen eta Egineko erredaktore nagusi gisa ere.
      Garai hartan, ETA eta gobernu espainiarraren arteko Argeleko Elkarrizketak eman ziren, eta hauen atzean Josu ibili zen, batez ere prozesuaren teorizazioan.
      1989ko azaroan, Tasio Erkizia ordezkatu zuen Madrileko diputatu bezala; eta hilabete horretan izan zen, parlamentuan karguari zin egitearen bezperan, zuzendari abertzale hau erail zutenean.


SANTI BROUARD eta JOSU MUGURUZA

AGUR ETA OHORE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario