Páginas

miércoles, 28 de noviembre de 2012

''post- URRIA GORRIA'': ''Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren bihurguneak''


''Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren bihurguneak''

      Hizaria: Fermintxo Santxez Agurruza.
      Data: 2012-09-12.
      Ordua: 18:00.

      Orainaldia ezagutzeko, iragana ulertu behar da. Eta Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren krisialdi honi irtenbidea bilatzeko, bere historia berrirakurri behar dugu, bere bihurguneak, aurreko krisiak...
      Honetarako hurbiltzeko, Fermintxo Santxez Agurruza izan genuen gurekin, Herri Batasunan (HB), Koordinadora Abertzale Sozialistan (KAS) eta Abertzale Sozialista Komiteetan (ASK) egondakoa eta Euskadi Ta Askatasunan (ETA) militatzeagatik 8 urtez estatu frantses eta espainiarreko espetxeetan bahitutakoa, orain Euskal Iraultza Sozialista blogean idazten duena.
      Beraz, urriaren 12a den Estatu espainiarrak inposatutako festa ''nazional'' horren aurrean, 50 pertsona baino gehiago gure historia ikasteko eta gure orainaldiaz eztabaidatzeko bildu ginen.
      ENAMeko jaiotza aurkezteko, Fermintxok euskal Herriaren histori modernoaren birpaso batekin hasi zen: karlistaldiak (kontserbadoreek gaizki bideratutako mugimendu herrikoiak) eta Agosti Xaho zuberotarra (Marxen garaiko independentista iraultzailea) protagonistak izan zituelarik.
      Ondoren, Ezker Abertzaleak izan zituen lehenengo bi erakundeetaz labur aritu zen ere, II. Errepublikan kokatzen direnak, hain zuzen: EPK (PCE) eta EAE-ANV. Lehenengoa, Jesus Larrañaga Goierri gipuzkoarrak ordezkatzen zuena daukagu, Euskadiko Partidu Komunista (Partido Comunista de España-ri lotuta, ez oraingo sukurtsalismoaren antzera). Bigarren, Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca, EAJ-PNVko zatiketa liberala bezala jaio bazen ere, 1936ko gerran bere programa ekonomia mistoa defendatu zuen (eta defendatzen du orain ere). Hala ere, biak ez ziren elkartzera iritsi, Herri Frontean (FP) sartuta bazeunden ere.
      Egoera hartatik, frankismoan murgildurik, Euskadi Ta Askatasunaren (ETA) jaiotza nabarmendu zuen, zein 1967an Txabi Etxebarrietak presiditutako V. Asanbladan sozialista bezala definitu zena, oinarri marxistak harturik.
      1974. urtean krisi estrategiko berri bat hasiko zen ETAren banaketarekin: ETA (politiko-militar), gehiengoa; eta ETA(militar), dozena bat lagun besterik ez (haien artean Argala, Txomin...). Data honetatik 1982an ETA(pm)ren borroka likidatu zen arte, Fermintxok urte hauetan zehar egondako letra saltsa banaka azaldu zigun: Koordinadora Abertzale Sozialista (KAS), LAIA eta HASI alderdi marxistak... oroitaraziz polimilien EIA xurgatu zuen Euskadiko Ezkerra, Mario Onaindia (Burgosen ETAko militante marxista-leninista bezala bereizi izan zena) buru zuena, borroka armatuaren likidazioa eta sisteman integratzea xede zuena. Polimiliek armak entregatzean, Herriak eta ENAMeko militanteek EEren jokaldia argi ikusi zuela esan zuen, geruzaz geruza izan bazen ere (lehenengo miliak bakarrik zeuden, gero bereziak elkartu zitzaizkien, eta likidazioaren ostean milikiak (Otegi adibidez)).
      Gaur egungo egoerara arte jarraitu bazuen ere (Lizarra-Garazi, Loiola...), 2009. urtean hasitako krisi estrategiko berrira arte, aipatutako krisi estrategikoan aski luzatu zen, orainaldiarekin daukan antzagatik.
      Eztabaida honetan, denetariko pertsonal egon eta hitz egin zuten. Zahar kritikoak, preso ohiak, azken urteetan Ezker Abertzaleko militantzia utzi izan zutenak, oraindik kemenki segitzen dutenak, inoiz egon ez direnak...
      Hiru ordu t´erdi baino gehiago iraun zuen saioan, idei asko eta desberdin entzun genituen, gehienak ENAMen gaurko krisialdiari irtenbidea aurkitzeko nahian. Batzuek Ezker Abertzaletik kanpo lan egin behar zela defendatuz, Otegiren aparatoa barruko antolakunde guztiak aski lotutuak zituelako... beste batzuk barruan segitzeko asmoz, zukgua bezalako prozesu eratzaile berrietan, zaharrengandik ''Inozo!''-renbat irabazi zutelarik...
      Laburki ondorioztatzeko, gure historia berrirakurri behar dugulakoan ados egon ginen. Hau izango delako estrategia berriarentzako giltza. Ez dugu erori behar ''Honekin ez bazaude, aurrekora bueltatzea nahi duzu?'' bezalako planteamendu sinplistetara, baizik eta azterketa iraultzaile zorrotz bat egin, eta Euskal Herri Langileen interesengatik borrokatzeko bide onena marraztu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario