URRIA GORRIA: atzo, gaur eta beti
Euskal Jardunaldi Iraultzaileen PROGRAMA
EUSKAL NAZIO ASKAPENERAKO MUGIMENDUAREN BIHURGUNEAK
Fermintxo Santxez Agurruzarekin
Letaman (Intxaurrondoko gaztetxea), urriak 12, 18:00etan
Txabi
Etxebarrietak iragarri zuen 1968ko Aberri Egunean, urte hori
hildakorik gabe ez zuela amaituko. Hurrengo ekainean, Benta-Handin
Guardia Zibila erail zuen, Euskadi Ta Askatasunako zen militante
komunista.
Hamar
urte aurrerago, Euskal Herriko historian, eta batez ere Euskal Herri
Langilearen historian, data oso garrantzitsua daukagu. Bertan, ETA
sortu zen, Euskal Nazio Askapenerako bideratutako erakundea; 1967an
sozialista iraultzailea bezala nabarmenduko zena; KAS herri
koordinakundean sartuko zena HASI alderdi marxista-leninistarekin
batera, aski iraultzailea zen LAB sindikatuarekin batera, gazteria
iraultzailearen JARRAIrekin batera... Gaur egun arte iraun duen
borroka, aro desberdinak igaro ditu, bihurgune desberdinak hartu
dituelarik askapen nazional eta soziala helburu dituenak mantentzeko:
independentzia eta sozialismoa.
ETAren
V. biltzarra (1966-67), non erreformistak eta kulturalistak bota
zituzten idei marxisten indartzearekin batera; ETA(militar) eta
ETA(politiko-militar)ren arteko banaketa; Euskadiko Ezkerra alderdi
erreformistaren prozesu likidazionista; Koordinadora Abertzale
Sozialista (KAS) eta Herri Batasunaren (HB) sorketa; HASIren
''autodisoluzioa''; Lizarra-Garaziko Hitzarmena... Pausu asko eman
dira oraingo egoera emateko. Bereziki, 90. hamarkadatik oraingo traizioa emateko eszenatokia prestatu izan da.
Atzo
ezagutzen genuen ENAM sozialista iraultzailea eta bere antolakunde
guztien aurrean, gaur SORTU daukagu, makro-Sinn Fein bat izateko
bidean. Azkeneko erakunde iraultzaileen desagerketarekin, agerian
sozialdemokrata den alderdi hau sendotuko da beste fronteak
(gazteria, ikaslegoa, sindikatua, internazionalismoa...) kontrolpean izanik, jadanik
egiten ari dena.
Euskadiko Ezkerra, bereziak, milikiak... datoz burura, historia errepikatzen ote?
ENAMeko
historiari errepaso bat emateko eta bere bihurgune desberdinei
buruzko eztabaidak sortzeko Fermintxo Santxez Agurruza izango dugu
gurekin, preso politiko ohia eta orain Euskal
Iraultza Sozialista
blogeko arduraduna.
No hay comentarios:
Publicar un comentario