Páginas

miércoles, 24 de octubre de 2012

Txomin Ziluaga, HASIko idazkari nagusi ohia, hil egin da

Txomin Ziluaga, HASIko idazkari nagusia izan zena, 72 urterekin hil da

      Orain dela 72 urte Erandion (Bizkaian) sortutako Txomin Ziluaga hil egin da.
      Txominek, Herri Alderdi Sozialista Iraultzailearen (HASI) idazkaritza nagusia gidatu zuen 1978tik 1988ra arte, noiz ''Estatu kolpe'' baten ondorioz kanporatu zuten, ehun bat lagunek antolakundetik batera ateratzen ziren bitartean, berarekiko elkartasunez; Ziluagak ETAri ''opor batzuk'' hartzea eskatu baitzion.
      Santi Brouardekin batera, HASIko presidente izango zena, alderdi honen eraikuntzan eta zuzendaritzan ibili zen; eta geroago, Herri Batasunaren (HB) sorketan.
      Hala ere, azken urte hauetan, Txomin Ziluaga Mitchellen printzipioen onarketan (Altsasuko ''kolpe estatua'', ''eztabaida'' famatu horren erdian) ikusi izan dugu.

       Umiltasunez, beraren inguruan asko ez dakigula onartuko dugu, nahiz eta HASIko zuzendari bat izan. Iritzi asko eta desberdin entzun ditugu beraren inguruan. Baina prozesu honen inguruan egindako agerpenak nahiko esaten digute...

      Egia osoaren jakintza ez dugunez, errespetuz agurtuko dugu Txomin Ziluaga, KASen barnean zegoen HASIko zuzendaria, Santi Brouarden esku eskuina.


ESI taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario