Páginas

miércoles, 17 de octubre de 2012

''El tiempo de las luces'': likidazionista baten konfesioak

Pospolo kutxa, 3. zenbakia (4º trimestre 2012 4. hiruhilekoa)


Gaurko Euskal Herria

''El tiempo de las luces'':
likidazionista baten konfesioak

      Rufi Etxeberria, Joseba Permach, Pernando Barrena, Txelui Moreno, Laura Mintegi, Sabino Cuadra, Pello Urizar, Iñaki Soto, Joxean Agirre... ''bake prozesu'' honetan, egungo egoerara eraman gaituena, kemenez ibili izan direnak Donostian egindako El tiempo de las luces liburuaren aurkezpenean izan ziren.
      Herriaren aldeko konpromezu politikoagatik (suposatuz) egin den liburu-elkarrizketa hau irailak 28an argitaratu zen, erdaraz (Euskarakoa noizko? Jadanik erdarazkoa denek irakurrita dutenerako?) eta 15 euroko prezio baxuan, edozein langilek lasai asko erosteko.
      Fermin Munarrizek egiten dion elkarrizketa honetan, Arnaldo Otegi prozesu likidazionistaz mintzatzen da, azkeneko urte hauetan prentsa espainiarreko elkarrizketetan zein bere epaiketetan egindako konfesio eta salaketak osatuz.
      Hainbaten artean, Ezker Abertzalearen baitan likidazionismo kontrairaultzaile hau aurrera eramateko erresistentzia onartzen du, eta bere kideei eta bere buruari ere egoera honetara iristeagatiko dominak esekitzen ditu, orain dela gutxi Iñaki Sotok GARArekin egiten zuen antzera.
      Traizioa agerian da, eta Mitchell printzipioen onarpenaren Altsasuko prentsaurrekoarekin ''Estatu kolpea'' eman zuen ezkutuko zuzendaritza honek, ''iraultzaile burugogor eta dogmatikoen'' aurkako borrokaz harro dago, berak parasidurako bidean ''garai berriak'' ireki duena baita, ''Estatu Libre europar'' baten bidean...

No hay comentarios:

Publicar un comentario