Bizargorriren liburuak, sección de Bizargorriren liburuak
Karlismoaren banderapean: XIX. mendeko napar herri borroka
''Gora Jaungoikoa eta gora Foruak!'' zioen Santa Cruz apaiz gerlari karlista, inolako aipamenik ez erregeaz ez aberri espainarraz.
Karlistadak gerra monarkiko soil batzuk izango balira
bezala saldu dizkigute beti, koroaren ondorengotzagatiko gatazka.
Baina historiografia ofizialak marrazten duen honen azpian, Herri
baten borroka dago, bere eskubideen eta lurren defentsan.
1833an Fernando VII.a erregea hil zela, espainiar
liberalek boterea eskuratzeko saiakera berri bat hasi ziren, 1789ko
Iraultza Frantsesetik egin zituzten hainbat matxinadarekin lortu ez
zutena (Riegoren altxamendua salbu, hiru urtez aginte liberala
ezarri zuena, feudalistek bota arte). Isabel printzesaren
zilegitasunean babestuz (1830ean errege oiha legeztatu zuena), Carlos
Maria Isidroren aurka jo zuten, Fernando VII.aren anai bezala
tradizioz oinordeko izango zena. Honen aurrean, bigarrenak armaz
altxatzeko deialdia egin zuen, Hego Euskal Herrian, Catalunyan,
Aragon eta Castillan gehienbat erantzuna jasoko zuena, Lehenengo
Karlistaldiari (1833-40) hasiera emanez, bere porrotaren aurrean
hainbat matxidana eta Bigarren Gerra (1872-76) bat jarraituko zutena.
Borroka honetan naparrek paper garrantzitsua jokatu
zuten Foruen defentsan, Carlosek mantendu nahi zuen Antzinako
Errejimena bermatzen zituenak. Baina gerrara eraman zien arrazoiak
ulertzeko bi ezaugarri aipatu behar ditugu aurretik: napar
populazioaren gehiengoa (berez, Estatu osokoa) nekazaria zela, eta
Herri honek nahiko sentimendu erregionala zuela (ez nazionalista,
euskalduna bezala ulertu daitekeena), beste espainiarretatik
desberdindua. Bi ezaugarri hauengatik, borroka honen esanahi
herrikoia soilik XIX. mendean ulertu daiteke (langile borroka XX.
mendetik aurrera garatu zen eta, Hego EHn Bilbo Handi
industrializatuko proletargoan ematen hasi zena; eta lehen adierazpen
nazionalista ere, Euzko Alderdi Jeltzalea, 1903tik aurrera ezarrita),
hurrengo mendean atzerakoitasun hutsean murgilduko zelarik (EKA
salbu).
Hau
kontutan harturik, Foruak Herriarentzako zuten garrantzia ulertu
behar dugu. Lege zahar hauek, napar erreinuaren erorialditik
Espainiaren barruan geratzen zitzaigun subiranotasunaren adierazpena,
nekazalgoaren ongizate bat bermatzen zuten bere lanari eta lurren
banaketari zegokionez, gutxienez liberalismoaren ekonomia berriaren
aurrean, bere desamortizazioekin lur komunalak pribatizatzen zituena,
Elizarenak aparte. Gainera, zerga berriak nekazariei merkatuan
sartzera derrigortzen zieten, diruz ordaindu behar baitziren. Liberal
zentralismoa ere zergen mugak mugitu zituen Ebrotik kantabrikorantz,
euskal lurren onura ekonomiko hori ezabatuz. Beraz, naparrek armaz
altxatu ziren eraso honen aurka, beste euskal herrialdeak egin zuten
bezala bere Foruengatik.
Beti
bezala, herri borroka honetan ez ziren traidore eta likidazionistarik
falta, Maroto jenerala bezala (I. Karlistaldian Carlosen armada
errenditu zuena bere nagusia kikildu ondoren, Bergarako
Besarkada
famatuan, honen kontra zeuden jeneralak Lizarran fusilatuz), edo
Cabrera jenerala, Maestrazgoko
Tigre
ospetsua (gerraostean bakezaletasunaren alde gogor jo zuena)... eta
askoz gehiago, izen ezezagunak bazituzten ere bere traizioak
Herriarentzako kalte berbera izan zutenak (Amorebietako
Hitzarmena...).
Hala ere, marxista-leninistak bezala, honako hau ulertu
behar dugu: sozialismora heltzeko (komunismoa helburu izanik),
kapitalismoa erabat garatuta egon behar da. Beraz, XIX. mendeko
borroka hori, nahiz eta garai hartan txapel gorria jantziko genuke,
liberalen aurka galtzeko beharra zegoen, noizbait Euskal Herria
sozialista bat ikusi nahi badugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario