Páginas

martes, 26 de junio de 2012

Beriaren atxiloketa eta hilketari buruz

      Historiografia ofiziala dioen moduan, SESBeko lehenengo presidenteordea zen Lavrenti P. Beria 1953ko ekainaren 26an atxilotu zuten, urte bukaeran fusilatuko zutelarik. Gaur, atxiloketa horren urteurrenean, Beria elkarteak (beriaelkartea@gmail.com) momenturako eginiko idazkia uzten dizuegu.


Beriaren hilketa: hainbat bertsio

      1953ko ekainaren 27ko gauan, Stalinen heriotzatik lau hilabetetara ia, sobietar agintariek Moskuko Bolshoi Antzokira joan ziren. Han ere zeuden diplomatikoek Malenkoven eskuinean zegoen aulkiaz ohartu ziren, hutsik baitzegoen. Aulki hori bere bigarrenaren lekua zen: Lavrenti Pavlovich Beria, Ministroen Kontseiluko lehenengo presidenteordea eta MVDko (Barne Arazoetarako Ministerioa) nagusia.
      Hainbat alditan Beriaren erorialdiaren arrazoietaz hitz egin badugu, oraingo honetan bere atxiloketa eta hilketari buruzko bertsio desberdinen inguruan arituko gara. Soilik gogoratuko dugu Jruschovek sobietar agintari garrantzitsuenak Beriaren aurka jarri zituela, eta ekainean beraren kontra jotzeko prest zegoela, Alemaniako krisian izan zuen paperagatik (ikusi: El último ajedrez de Beria (segunda parte)).
      Bertsio ofiziala Beria bilera baten erdia atxilotua izan zela dio. Ekainak 26an, sobietar agintari garrantzitsuenak Kremlinean bildu ziren. Bertan, Malenkov gogor hitz egin zuen Beriaren aurka Alemaniako krisiarengatik. Bigarrenak Jruschovi zuzendu zen, egoera horren arduradun bezala hartuz. Honek, berriz, hainbat akusaziorekin erantzun zion eta bere kargu guztien dimisioa proposatu zuen. Momentu hartan, hainbatek diote Beriak arma bat atera zuela. Egia izan ala ez, Malenkovek mahaiaren azpian prestatuta zeukan botoia ezin sakatu zegoen, egoerak sorturiko ikaran murgilduta. Beraz, Jruschovek azkar joan zen bere ondora hau sakatzera. Botoi hori kanpoan itxaroten zeuden hainbat ofizial militar abisatzeko balio zuen, zeintzuk Zhukov mariskalaren agindupean sartu eta Beria atxilotu zuten. Lefortovoko espetxera eraman zuten eta geroago, Moskalenko komandantearen (Jruschoven lagun ona, gerra garaietatik) kuartel nagusira.
      Ekainak 26ko bileraren inguruan, beste pare bat bertsio daude. Batak dio, Beriaren kontrako eztabaida ondoren, hau altxatu eta gelatik atera zela, Mikoyan jarraitu ziola eta atzetik tiro egin ziola. Hau, atxiloketa ''egin'' zuten militarren aitorpenen aurka jotzen du, bilerako askok gertatzen ari zenaz ezer ez zekitela diotenak (eta hauen artean Mikoyan, Jruschovek Beriaren aldekoa zela pentsatzen zuen eta; Amy Knight*-en ustez). Beste bertsio batek dio, Jruschovek berak izan zela hil zuena. Baina ez dago argi ezta bilera hori eman zen, honen aktak noizbait ''galdu'' ziren eta.
      Historiografia ofiziala segituz, 1953ko abenduan, Beria eta bere konfidantzazko sei gizon garrantzitsuenak (Merkulov, Dekanozov, Kobulov, Goglidze, Meshik eta Vlodzimirski) epaituak izan ziren. Denak fusilatuak izan ziren. Merkulov eta besteen prozesua argi badago, ez da berbera gertatzen Beriarekin.
      Lehenengo presidenteordea zena sekretuki sei egunez epaitua izan zen. Bere atxiloketatik jende gutxi ikusi zuen, eta epaiketaren zehar ikusi ahal izan zutenak bere kapela eta lepokoarekin ia ez zitzaiola ezagututzen zioten. Hau historialari askorentzako epaiketaren faltsukeriaren proba da, jruschovistek ordezko bat erabiliko zutelakoan. Ofizialki, Beria abenduak 23an fusilatu zuten.
      Argi daukagu ere aurretik atxilotua ez zela izan (jeneralen bahiketa asko jota). Bere fitxa polizialean, besteetan ez bezala, ez dira bere hatz-aztarnak agertzen (eta hauek hildako bati ere hartu ahal zaizkio). Hau esan nahi du gorpua ere ez zutela gorde.
      Sergo Beriak, Lavrentiren seme bakarra (bere aitaren atxiloketaren ondoren bere amarekin lan-esparru batera eraman zutena torturatu ostean), bertsio desberdin bat defendatzen du: tanke talde bat bere aitaren etxean bertan hartu zutela. Bertsio hau asko entzun ez bada ere, beti esaten da Bolshoi Antzokiko gau hartan Moskutik hainbat tanke ikusi zirela, Beriaren etxerako norabidea harturik...
      Azken finean, hau da bertsio bat defendatzen duen frogra bakarra, Sergoren bertsioa zehazki. Beste guztiak, Jruschov eta bere lagunen bertsioa eusteko sortutakoak dira, eta hauetik ateratako zurrumurruak.

Beria elkartea

Amy Kinght: Beria: Stalin´s first lieutenant biografiaren idazlea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario